Ipintzako, Oñati Institutuko eta Arizmendiko ikasleak 'Hi gazte!' ekimenera batuko dira bihar

Xabier Urtzelai 2021ko mar. 11a, 16:50
Kai Nakaiko Iratxe Aguilera, Eibarren egindako lehen saioan.

Eibarko, Urnietako eta Azpeitiako saioen ondoren Arrasatera iritsiko da bihar, egubakoitza, Hi gazte! ekimena. Amaia Antzokian batuko dira Debagoieneko zenbait ikastetxetako ikasleak. 

Amaia Antzokiko jarlekuetan batuko dira bihar, segurtasun neurriak zainduta, Hi gazte! ekimenean esku hartuko duten Debagoieneko ikasleak. 

Hi gazte! ekimenak nerabeen aisialdian euskararen erabilera areagotzea du helburu eta bereziki euskarazko ikus-entzunezko edukien kontsumoarena, hedapena eta sorkuntzarena.

Hala, Gipuzkoako eskualde ezberdinetako 14 eta 16 urte arteko neska-mutikoekin egiten dabiltza dinamika hori. Horretarako, eskualde bakoitzean hiruna ikastetxe aukeratu dituzte. Eta, martxoaren 1ean egin zuten, Eibarren, lehenengo dinamika. Hala, ordutik Urnietan eta Azpeitian egin dituzte saioak.

COVID-19ak eraginda, osasun neurriak eta antzokiko edukiera errespetatzeko guztira hiru txanda egingo dituzte bihar. Ikastetxe hauetako ikasleak izango dira Amaia Antzokian:

  • Bergarako ipintza BHI-ko ikasleak (9:00-10:30).
  • Oñati Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoko (Zuazola-Larraña) ikasleak (11:00-12:30).
  • Arizmendi Ikastolako ikasleak (13:00-14:30).

Arrasaten Odik eta Oihana Arana izango dira

Dinamikak gidatzeko guztira sei sortzaile gazte aukeratu dituzte, eta ostiralean, Amaia antzokian, Oihana Arana eta Odik izango dira gazteekin. Eurekin batera, baina, Kai Nakaiko abeslari Iratxe Agilerak ere saioan esku hartuko du, modu telematikoan izango bada ere. Hala, bi sortzaile horiek gidatuko dute saio dinamikoa. Hain zuzen, bi lagun horiek Urnietan izan ziren joan den astean hango saio gidatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak