Zaporeak elkarteak beste bilketa bat egingo du aste bukaeran, martxoaren 12an eta 13an. Ostiralean, hilaren 12an, 17:00etatik 21:00era egingo dute. Hurrengo egunean 09:00etatik 14:00etara izango dute herritarrek esnea emateko aukera. Arrasaten Hiper eroskin (Musakola auzoan) egongo dira, Aretxabaletan Eroskin, Aramaion Kintelena dendan eta Antzuolan Amaia dendan, Aixa frutategian eta Eroskin.