Hizkuntza gutxituen Legez Besteko Proposamena eztabaidatuko dute gaur kongresuan

Uxue Igarza Loiola 2021ko mar. 9a, 15:29

Abenduan, hamar alderdi politikok hizkuntza gutxituen (euskara, aragoiera, asturiera, galiziera eta katalana) kudeaketa egokia egiteko neurriak eskatu zituzten, eta gaur eramango dute eztabaida kongresura, EH Bilduren ekimenez.

BNG, Compromis, CUP, EAJ, EHBildu, ERC, JxCat, Más Madrid, PDCAT eta Unidas-Podemosek "demokraziaren alde" egiteko ekimena aurkeztuko dute kongresuan. "Diputatuen Kongresuak aukera izango du demokraziaren alde urrats berri bat egiteko. Gaurko eztabaidaren muina hor kokatzen baita: gizarte demokratikoago, berdinzaleago eta justuago bat eraikitzearen alde egitean", esan du Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkariak.

Bilbaok azaldu du "inoiz baino beharrezkoagoa" dela Legez Besteko Proposamena onartzea, izan ere, idazkariaren ustez, Espainiako Gobernuak "bizkar eman die" Europako Kontseiluaren gomendioei, Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berretsita izan arren. "Beharrezkoa da egiturazko aldaketa", azpimarratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak