Sanchoren golari esker, 1-0 garaitu du Mondrak Bergara

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mar. 6a, 20:14

Derbia jokatu dute gaur Mondrak eta Bergarak, Mojategin. Harmailetan, soilik, bi klubetako kideak zeuden jokalariei babesa ematen, eta berdegunean, berriz, jokalari guztiak zeuden hiru puntuak eskuratzeko gogoz. Borrokatua izan bada ere, bigarren zatian Sanchok sartutako golari esker gailendu da talde arrasatearra. Hala, Mondrak denboraldiko lehenengo garaipena lortuz.

Lehenengo zatian ez dira aukera larregi izan bi taldeen partetik. Bigarren zatia, aldiz, intentsoagoa izanda, eta zenbait aukera izan dituzte bi taldeek. Erdiraketa baten ostean, Sanchok buruz sartutako golari esker jarri da aurretik markagailuan etxeko taldea, eta, Mojategitik kanpo zeuden haur batzuei eskaini die gola beraiei seinalatuz –1-0 amaitu da partidua–.

Mondraren lehenengo garaipena

Denboraldiko lehenengo garaipena lortuta, Aitor Azkarate Mondrako jokalaria "pozik" agertu da partidua amaitzean: "Denboraldiko lehenengo hiru puntuak lortuta pozik egoteko moduan gaude. Lehenengo zatia dominatzen hasi gara, eta, bigarrenean, berriz, aukera gehiago izan ditugu bi taldeok. Gero, gure gola etorri da, Sanchok sartu duen gol ederra, eta hala amaitu da derbia. Hala ere, esan beharra dago, partiduaren amaieran Bergarak asko estutu duela…".

Partidu gogorrean, puntu barik etxera

Bergara taldeko Andoni Bretaña jokalariak, aldiz, partidu "gogorra" eta "parekatua" izan dela adierazi du: "Partidua nahiko gogorra izan da, baina, falta baten ostean, gola sartu digute, eta hor erabaki da partidua. Zaletuen babes barik ari gara jokatzen aurten, eta faltan botatzen zaie, batez ere etxean jokatzen ditugun partiduetan. Hala ere, guk gureari begiratu behar diogu, eta esaten den moduan, partiduz-partidu aurrera egin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak