Euriak ere ondo pasatzeko aukera ematen duela-eta, Guraso.eus eta Txatxilipurdik katiuskak jantzi eta putzuetan jolastera animatu zituzten haur nahiz helduak. Ekimenaren bitartez, "zipriztintzearen gozamena" aldarrikatu nahi izan dute, hain zuzen ere: "Guztiok jolastu izan dugu putzuekin, haurrek putzuen gainean ilusioz egiten dute salto, esperimentatu egiten dute uretan inguruneak egiten duen isladarekin, gozatu egiten dute plisti-plasta egiten".
Bideoaz gain, argazki guztiak jarri dituzte ikusgai Guraso.eus webgunean.