Nazioartera zabaldu gura duten enpresa txiki eta ertainei argibideak emango dizkie Mankomunitateak

Mirari Altube Arrese 2021ko mar. 5a, 13:35

ICEX Next Programa aurkeztu eta diru-laguntzen berri emango du Debagoieneko Mankomunitateak martxoaren 12an, 09:00etan. Esportazioetan hazi nahi duten ETEei bideratutako saioa da; online izango da eta izen-ematea beharko dute interesatuek. 

ICEX España Esportazio eta Inbertsio entitate publikoak kudeatzen du ICEX Next Programa.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastu kontzeptuak bi multzotan sailkatzen dira:

  • Aholkularitza pertsonalizatua: 50 orduko aholkularitza poltsa, nazioarteratzearen eta kanpoko lehiakortasunaren arloetan adituak diren ICEX aholkulariek eskainia.
  • ICEXek kanpoko merkataritza-sarea eta langile-sarea sustatzeko, aztertzeko eta garatzeko gastuak laguntzen ditu  enpresek nazioarteko estrategia garatu eta ertzeko (Nazioarteko prospekzio eta sustapen gastuak, kanpoko sare komertzialaren garapen gastuak, nazioarteko sailaren kontratazio gastuak. ).Gehienez 20.000 euro (enpresaren gastuen %60a).

Hona hemen martxoaren 12rako zehaztutako egitaraua:

  • 9:00 - 9:05: Sarrera 
    Debagoieneko Mankomunitatea: Enpresa Saila
  • 9:05 - 9:10: ICEX Zerbitzuak
    Ana Gonzalez de la Presaren eskutik (Gipuzkoako Merkataritza eta ICEX-eko Zuzendaria)
  • 9:10 - 9:40: ICEX NExt Programa
    Xabier Ansaren eskutik ICEX Next programaren Euskadiko koordinatzailea) programaren azalpena.
  • 9:40 - 10:00: Galde-eskeak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak