Hidrogeno-industriari buruzko prestakuntza bultzatuko du Mondragon Unibertsitateak

Mireia Bikuña 2021ko mar. 4a, 19:00

Akordioa sinatu duten lau erakundetako ordezkariak.

Petronorrekin, EOI Fundazioarekin eta Somorrostro Prestakuntza Zentroarekin sinatu du akordioa MUko errektore Vicente Atxak. Martxan ipiniko dituzten jarduerak Espainiako Hidrogenoaren Ibilbide Orriaren helbururekin lerrokatuta egongo dira.

Beraien ikasketa profesionalak hidrogenoaren teknologiekin lotuta garatu gura duten gazteendako prestakuntza izango da. Alegia, lanbide-garapena zein enplegagarritasuna teknologia horien inguruko ezagutzari lotuta bultzatu nahi duten profesionalendako ikasketak.

Lau erakundeek martxan ipiniko duten ekimena, eremu horretan abiaraziko den lehena da, eta hidrogenoaren ekonomiaren garapenean "funtsezko eginkizuna" bete duela esan dute arduradunek.

Jarduera hauek Espainiako Hidrogenoaren Ibilbide Orriaren eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen helburuekin bat datoz. Azken honek, hidrogenoaren teknologiei buruzko ikasketak txertatzeko asmoa du egun unibertsitate-graduetako titulazioetan, eta erdi eta goi-mailako heziketa-zikloetan dauden hezkuntza-planetan. Ostean, eta emaitzen arabera, aztertuko dute, hidrogenoaren sektorearen ezagutza eta garapenari buruzko titulazio espezifikoak sortzea beharrezkoa ote den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak