'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura' kanpaina martxan da

Aitor Martinez Gorosmendi 2021ko mar. 4a, 11:19

Errigoraren produktuak.

Errigorak aurkeztu duen kanpaina honek Plateretik baratzera leloa izango du, eta martxoaren 4tik 24ra arte oliba-olio birjina estra, eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izango dira.

Kanpaina honen bitartez Errigorak kontsumitzeko moduak aldatzeko bide bat proposatu nahi du. Aurtengo kanpaina auzolanean oinarritzen den "ariketa kolektiko" bat bezela definitu du Errigorak, eta erronka desberdinak dituztela adierazi du prentsa ohar baten bitartez: "Aurtengo kanpaina erronka gisa planteatu nahi dugu: hainbat produkturen ekoizpenean ditugun mugak ahultasun gisa beharrean, aukera gisa ikusi behar dugu: gaur eskaera indartuz gero, bihar produktuon indartzeko pausuak emateko moduan izango gara".

Produktu ekologikoen eskaerak gora egin duela eta aurtengoan agroekologiaren aldeko apustuan sakontzeko eskaintza osatu dutela adierazi dute. Oliba-olio birjina estraren kasuan, lau barietate eskaintzen dira, bi ekologiko eta beste bi ez-ekologiko. Kontserben kasuan, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, orburuak, potxak, tomate frijitua, barazki kremak eta txitxirioak bezelako produktuak eskaintzen dituzte, besteak beste. Errigorak adierazi duenez, produktuak ez dira bertan elaboratuak soilik, prozesuaren hasieratik bukaeraraino bertan egindakoak dira.

Eskaerak martxoaren 4tik 24ra egiteko aukera egongo da, eta bi hautabide egongo dira: Online, errigora.eus webgunearen bitartez, edota telefono bidez, Hego Euskal Herritik  848 87 12 23 telefono zenbakira deituta. Banaketa apirilaren bigarren hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak