"Martxoan eta apirilean joan-etorriak mugatu" beharko direla esan du Sagarduik

Maider Arregi 2021ko mar. 3a, 20:33

Gotzone Sagardui gaurko Osasun Batzordean

Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun Sailburuak esan du "martxoan eta apirilean mugikortasuna mugatzeko neurri murriztaileak mantentzea beharrezkoa" izango dela. Hala, Aste Santuko oporren bueltan, EAEko konfinamendu perimetrala mantendu egingo dela aurreratu du. Egubakoitzean batuko da LABI batzordea eta neurri berririk hartuko ote duen jakinaraziko du.

Gaur egin dute Osasun Batzordea, eta bertan adierazi du Sagardui sailburuak "erabateko zuhurtzia" behar dela pandemiaren bilakaerak hobera egin dezan. Gaineratu du "azken egunotan moteldu" egin dela izurritearen egoera erakusten duten adierazleen beheranzko joera.

Nafarroako Gobernuak ere ildo bereko erabakia hartu gura du, eta Aste Santuan itxiera perimetralaren alde egin gura duela jakinarazi du: "Zuhurtzia beharrezkoa da atzera pausorik ez emateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak