90 urtetik gorakoei norbere osasun etxean jarriko diete, eta arrasatearren kasuan, Debagoieneko ospitalera jo beharko dute. Debagoieneko ESIko kideak, call-center bidez, jarriko dira harremanetan talde horietako kideekin hitzordua emateko. Ildo horretatik, azpimarratu dute garrantzitsua dela Osakidetzaren deiari itxarotea osasun etxera deitu gabe, lineak kolapsatu ez daitezen.
Antzuolako eta Elgetako 90 urtetik gorako bizilagunek, ostera, egubakoitzean jasoko dute txertoa.
Zapatuan, hilaren 6an, ostera, mugikortasun murriztua duen kolektiboari erraztasunak emate aldera, autoetatik atera gabe txertoa jarri ahal izateko gunea jarriko dute Debagoieneko ospitalean, 10:00etatik 12:00etara bitartean.