Eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketari hasiera emango diote zapatuan

Aitor Martinez 2021ko mar. 2a, 14:19
Pilotariak Bilbon egindako aurkezpeneko une batean. Argazkia: Emakume Master Cup.

Goi mailako lehiaketa berria martxan jartzea adostu dute Master Cup Laboral Kutxak eta Eusko Jaurlaritzak. Martxoaren 6an abiatuko da norgehiagoka eta bertan Arrate Bergara bergararrak jokatuko du Ainhoa Ruiz de Infante kidearekin batera; Asteasun izango da partidu hori, 16:30ean. 

Guztira hamasei pilotarik, zortzi bikotek, izango dute txapelketa horretan parte hartzeko aukera, eta final-laurdenekin ekingo diote lehiaketari. Mugikortasun murrizpenak direla eta, ezin izan da urtero ospatzen den esku pilota lehiaketa berbera antolatu, hala ere, Emakume Master Cupetik adierazi dute erantzuna "sekulakoa" dela, 80 emakumek eman dutelako izena lehiaketan jokatzeko. 

Zapatuko jardunaldia bitan banatuko da; goizez, bi partida jokatuko dira: A taldean, Irantzu Etxebeste eta Olatz Ruiz de Larramendi bikotea Amaia Aldai eta Gentzane Aldai bikotearen aurka; eta B taldean, Leire Garai eta Oihana Orbegozo, Miren Larrarte eta Ane Urkizu bikotearen aurka.

Arrate Bergarak final-laurdenak jokatuko ditu Ainhoa Ruiz de Infanterekin batera Asteasun, 16:30ean, eta dena ondo baldin badoa, finalerdiak jokatuko ditu Irunen, martxoaren 20an. Lehiaketaren finala, iaz bezala, Bidasoako herrian jokatuko da, apirilaren 4an eta partida guztiak EITBn ikusi ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak