Izendapen berri honek entitateari "bultzada" emango diola adierazi dute Ausolaneko komunikazio agentziatik. Laura Rodriguez Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Zientzia Ekonomiko eta Enpresagintza graduan, eta 25 urte baino gehiago eman ditu Ausolanen ardurazko postuak betetzen. Taldearen Zuzendaritza Korporatiboko kide izan da orain arte, arlo ekonomiko-finantzieroa, gestio sistema, zerbitzu informatikoa eta berrikuntza jorratuz.
Ausolani buruz
Ausolan Taldea 1969an sortu zuten 17 emakume ekintzailek, Euskal Herrian emakumeen ekintzailetzaren erreferente izanik. Enpresan 13.000 langile inguru ari dira gaur egun eta Estatu osoko 2.100 bezerori ematen diete zerbitzua egunero, 260.000 menu banatuz hezkuntza zentroetan, ospitaleetan, enpresa pubiko eta pribatuetan eta zaharren egoitzetan. 2019an 26 milioi euro fakturatu zituen.