Ibai-Artek zozketa bat antolatu du Aspacerekin elkarlanean

Eneko Azurmendi 2021eko martxoaren 1a

Aspacek Arrasaten duen Udalaitz zentroko kideek egindako saskiak eta lanparak.

Aspaceko kideek egindako saskiak eta lanparak zozketatuko dituzte martxoaren 20an, baserritarren azokan jarriko duten postu batean, eta zozketan parte hartzeko hainbat bide jarri dituzte herritarren eskura. "Azokan, gainera, produktu gehiago erakutsiko dituzte, beraz, gerturatzeko eta zure saskia eskuratzeko aukera ere izango duzu", azaldu du merkatarien elkarteak.

Zozketan parte hartzeko bideetako bat Arrasaten erostea izango da, Arrasate Txartelarekin, beti ere. "Ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688 73 41 49 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure argitalpen hau".

Oparien banaketa martxoaren 20an egingo dute, baserritarren azokaren baitan, 09:00etatik 14:00etara bitartean. "Aspaceko lagunak Arrasateko Udalak antolatutako Baserritarren Azokan postu bat jarriko dute eta ordutegi horren barruan dauden produktuetatik gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezakezu", gaineratu dute Ibai-Arteko kideek.

Azaldu dutenez, besteak beste Xabik, Juan Luisek, Asierrek, Estebanek, Soniak, Anak, Donatok, Mikelek, Sistik, Estik, Elisabethek, Vanesak, Nereak, Josunek, Luisek eta Liernik egindako neurri desberdinetako saski eta lanparak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak