Garaje batean parrandan zebiltzan hamaika lagunek isuna jaso dute goizaldean, Bergaran

Xabier Urtzelai 2021ko ots. 28a, 15:45

Zapatu arratsaldeaz geroztik Ertzaintzak 55 isun jarri ditu EAEn, COVID-19agatik ezarritako arauak hausteagatik. Bada, Bergaran, goizaldeko 03:15ak aldera garaje batean parrandan zebiltzan hamaika lagunei isuna jarri diete ertzainek, gehienezko jende kopuruaren araua urratzeagatik jaso dute isuna.

Asteburuari dagokionez, atzo arratsaldeaz geroztik Ertzaintzak 55 isun jarri ditu Andoainen –terraza batean batera jende asko egotearren–, Bilbon –lokal batean 16 lagun alkohola edaten egotearren–, Donostian –kaletik musuko barik ibiltzearren–, Irunen –hamalau lagun kale zurrutean ibiltzearren–, eta Bergaran. Hala, Bergarako gertaera goizaldean izan da, Ertzaintzaren arabera 03:15ean garaje batean hamaika lagun zeuden kale zurrutean, eta pertsona horiek gehienezko jende kopuruaren araua urratzeagatik jaso dute isuna.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak