Axier Alonso zortzigarren Espainiako Kopan

Andoni Goiti 2021ko ots. 28a, 10:09
Euskal selekzioak Espainiako Kopara eraman duen ordezkaritza. Argazkia: EMF.

Axier Alonso zortzigarren sailkatu da Formigalen egin duten Espainiako mendiko eskiko Kopan. Oñatikoa euskal selekzioko ordezkarien artean onena izan da seniorretan, eta Pere Rullan kataluniarra nabarmendu da guztien artean. Kadete mailan Haritz Arregi oñatiarra 13. postuan sailkatu da, eta emakumezkoetan beste oñatiar bat, Sara Arregi –gazte mailan– bosgarren izan da. Gaur, domeka, bakarkakoa jokatuk dute Panticosan.

Formigaleko (Aragoi, Espainia) eski estazioan jokatu zuten atzo, zapatua, arratsaldean mendi eskiko Espainiako Koparen bigarren jardunaldiko lehen ekitaldia. Igoera
bertikalarekin ekin zioten eskiatzaileek asteburuari. Lau kilometroko igoera eta 700 metroko desnibel positiboa zituen ibilbidea prestatu zuten Club de Montaña
Pirineos taldeko antolatzaileek senior, junior eta jubenil mailakoentzat. 

Seniorren mailan, gizonezkoetan, Pere Rullan kataluniarrak irabazi zuen proban, Euskal Selekzioko eskiatzaileen artean onena Axier Alonso (36.46)
oñatiarra izan zen zortzigarren postuan. Atzetik, hurrenez-hurren, selekzioarekin estrainekoz lehiatu zen Jon Ander Aranburu zumarragarra (36.56) sailkatu zen.
Selekzioko hirugarren kidea, Gartzen Elejabarrieta (37.41) abadiñoarra hamaikagarren izan zen helmugan.

Promesa mailan, Aitor Ajuriak (38.28) hirugarren postu bikain batean amaitu zuen lasterketa, eta bera izan zen Euskal Selekziokoen artean onena. Maila
estrainatzen zuen Rafa Urbizu (39.50) donostiarrak, seigarren amaitu zuen proba berean. Jubeniletan, Aimar Murua (40; 32) andoaindarra, igoera bikain baten
ostean, bigarren postuan sailkatu zen helmugan. Selekzioko bigarren jubenilak, Elur Zalduak (44.29), hamabigarren postuan amaitu zuen. Eta kadeetan, Haritz Arregi
oñatiarra hamahirugarren postuan sailkatu zen.

Emakumeetan, Carlota Martinez de Aragonek (56.42), estreinaldi aparta izan zuen selekzioarekin junior mailan. Bigarren postua eskuratzearekin batera,
etorkizunean kontutan hartzeko eskiatzailea izan daitekeela erakutsi zuen gasteiztarrak. Gazte mailan, berriz, Sara Arregi (1.05.07) oñatiarra, bosgarren sailkatu
zen.

Gauaur, domeka, banakako lasterketa jokatuko dute Pananticosako bainutegi inguruan prestatu duten ibilbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak