"Erantzuna ona" izan dute Arrasaten eta Oñatin egin diren mauken azokek

Xabi Gorostidi 2021ko mar. 1a, 17:24

Otsaileko azken asteburuan dendariek maukak atera dituzte kalera; bai Oñatin, eta baita Arrasaten ere. Ibai-arte eta Txanda elkarteko kideek adierazi dute jendeak erantzun duela, eta denboraldi berrirako lekua egiteko baliatu dute azoka dendariek. 

Arrasateko Merkemerkaua, lehen aldiz, hiru egunekoa izan da –eguena, barikua eta zapatua–, eta erantzuna ona izan duela azaldu du Jon Apraiz Ibai-arteko presidenteak.

Maukak kalera ateratzeaz gain, azken urteetako ohiturarekin jarraituz, haurrentzako aisialdi aukerak jarri dituzte. Txirrista puzgarriak, superjumping-a, hutserako jauzia, giroskopioa eta haur tragabolak jarri zituzten Herriko Plazan, Maiatzaren 1a plazan eta Seber Altuben, eta haur ugari aritu ziren horietara sartzeko iladak egiten. 

Haurrentzako ekintzen harrera ona ikusita pozik azaldu da Apraiz, eta horietan batutako dirua herritarrei gauzak berriak eskaintzeko erabiliko dutela azaldu du.

Oñatin ere Azken txanpa azoka egin zuten barikuan eta zapatuan, eta Txanda elkarteko Ane Zumelagari gustatu zitzaion Oñatiko kaleetan egondako mugimendu maila.

Azaldu du era horretako azoka beharrezkoak dituztela denboraldi zaharreko stock-a amaitzeko, eta datorrenari lekua egiteko. Negua hotz egin izana lagungarri izan zaie neguko produktuak saltzeko, eta azaldu du ere konfinamendu perimetralak eragin positiboa izan duela herriko dendetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak