Zumaian hasi dute ikuskizuna

Xabier Urtzelai 2021ko ots. 27a, 15:39

Marc Brustenga esprintean nagusitzen. Argazkia: Matxin.

Amateur mailako txirrindularitza denboraldia hasi dute gaur Zumaian, Abiatzeko Torneoko lehenengo lasterketa jokatu dute bertan eta Caja Rural taldeko Marc Brustenga izan da esprintean azkarrena. Talde handia sartu da batera, eta tartean zegoen Andoni Azkarate (Grupo Eulen) arrasatearra. 

Lasterketa gosez dago jendea, pentsa, gaur Zumaiako Sari Nagusian 166 txirrindulari iritsi dira helmugara, kopuru polita da hori. Eta guztien artean azkarrena Caja Rural taldeko Marc Brustenga izan da (2.31.28). Bada, 112 kilometro izan dituen lasterketan aurreko taldea ez da apurtu, eta 45 laguneko multzoa sartu da denbora berean. Hala, talde horretan zegoen Debagoienak kategorian izango duen ordezkarietako bat, Andoni Azkarate arrasatearra (Grupo Eulen). Unai Cueva oñatiarra (Grupo Eulen) 17 segundora helmugaratu da (66. helmugan) eta hiru segundura helmugaratu da Asier Azkarate (Grupo Eulen). 

Zailtasunekin, baina aurrera

Lasterketetako antolatzaileak zailtasunekin dabiltza hitzorduak antolatzen. Esaterako, hurrengo astean Urretxun jokatu behar zuten Urretxuko sari nagusia, baina martxoaren 6ko hitzordua bertan behera utzi dute. Eta, beste horrenbeste gertatu da martxoaren 27an Laukizen egin behar zuten lasterketarekin. Bada, dena ondo bidean martxoaren 21ean Lizarran egingo dute hurrengo proba, eta martxoaren 28an izango da Lokatzak antolatzen duen Gorlako Igoera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak