'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanak irabazi du 2020ko Donostia Saria

Mireia Bikuña 2021eko otsailaren 26a

'Fadoak entzuten zituen gizona' antzezlanaren une bat.

Kepa Errasti aretxabaletarrak sortutako Xake konpainiaren lanarendako izan da. Iaz, Donostiako aretoetan, egondako euskarazko antzezlan onena saritzen du Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak emandako sariak. Martxoaren 9an emango dute sariaren gaineko azalpen gehiago.

Getari Etxegaraik zuzendutako antzezlaneko protagonistak dira Iñigo Aranbarri, Ane Gabarain eta Kepa Errasti bera. Maskulinitateari buruzko antzezlana da. Maskulinitatea "beste modu batera" lantzen duen lana. 

Bi lagun zaharrek, Mariok eta Anderrek, ezustean egiten duten bidaia bat da istorioaren muina. Mario (Iñigo Aranbarri) eta Ander (Kepa Errasti) umetako lagunak dira, baina urteak dira ez dutela elkar ikusi. Mario kamioilaria da, eta, autostopean, Ayamonterako (Huelva) bidean fado lehiaketa baten parte hartzera doan Ander jasoko du. Bi lagunek biziko dituzten bizipenetako hirugarren hanka, haria daramana, Masku (Ane Gabarain) da. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak