Kartel lehiaketa bi hilabetez zabalik egon eta gero, guztira 23 kartel jaso dituzte. Antolatzaileek adieraszi dutenez, "hainbat buruhauste izan ditugu kartela aukeratzerako orduan, baina azkenean Haymar Manzisidorren proposamena gailendu da". Kartel hau aukeratzeko orduan hainbat irizpide kontuan hartu dituzte, hauek hain zuzen ere: sormena, exekuzioa eta originaltasuna. Irabazlea jaialdiaren aurpegia izateaz gain, 200euro jasoko ditu.
Horrez gain, aipamen berezi bat egitea erabaki dute Eider Díaz de Argandoñari inoiz aurkeztu den egile gazteena delako (13 urte) eta kartel txukuna egin duelako.
Parte hartu duten guztiei eskerrak ere man nahi izan dizkie antolakuntza taldekoek: "Azkenik, kartela bidali duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, haiengatik ez balitz Huhezinemak ez lukelako irudirik izango".