Egubakoitzetik aurrera txertatuko dituzte adinekoen eguneko zentroetako erabiltzaileak

Maialen Santos 2021ko ots. 24a, 17:56

Gipuzkoako Foru Aldundiak aditzera eman du egubakoitzean hasiko direla Gipuzkoako 63 eguneko zentroetako adineko erabiltzaileak eta 55 urtetik gorako profesionalak txertatzen. Pfizer eta BioNtech konpainien txertoa hartuko dute.

Gipuzkoan adineko pertsonentzako 63 eguneko zentro daude eta sareak 1.825 plaza ditu, guztira. Hiru kolektibok jasoko dute txertoa, zehazki: 15 pertsona baino gutxiagoko bizikidetza-unitateetan bizi diren desgaitasuna eta gaixotasun mentala dutenak, eguneko zentro batera joaten direnak eta arreta ematen dieten profesionalak ere. Horrenbestez, Aldundiak 55 urtetik beherako profesional soziosanitarioei Astrazenekako txertoak ematen jarraituko du, eta Pfizer eta BioNtech-enak erabiltzaileei eta 55 urtetik gorako langileei. 

Zehaztu dutenez, txertaketa-kanpainaren etapa berri hau –lehen dosiaren aplikazioarekin– bi edo hiru astetan amaitzea aurreikusten dute.

Ondoren, honako hauei ere jarriko zaie txertoa: Ikuskaritza zerbitzuko profesionalei, mendekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko etxeetara joaten diren taldeei, eta arreta goiztiarreko profesionalei. Pixkanaka, Foru Aldundiaren mendeko gizarte-zerbitzuetako erabiltzaile eta langile diren kolektibo guztiengana iritsi arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak