Martxoaren 8ari begira, zaintza-lanen inguruko hausnarketa sustatu nahi du Emakundek

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 24a, 18:05

Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna da aurtengo kanpainaren leloa, eta azaldu dutenez, zaintza-lanak "ikusgarri egitea", "balioan jartzea" eta gizarte osoaren artean "banatzeko beharraz jabetzea" aldarrikatu nahi dute.

Martxoaren 8ra begirako kanpaina aurkeztu dute gaur Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Kanpainaren bitartez zaintza partekatzearen beharra ikusaraztea nahi dutela azaldu dute.

Sailburuak azpimarratu du emakumeen eta gizonen arteko zaintza lanen banaketa "desorekatua" dela, eta horrek eragina duela egunerokoan: "Emakumeen desabantaila sozioekonomikoa indartzen du, hezkuntzarako, osasunaren arretarako, bizitza publikorako eta ordaindutako enplegurako duten sarbidea mugatuz”.

Bestetik, Landaidak gehitu du garapen ekonomiko, kultural eta ongizate sozial "handiko" gizarte batek "ezin duela onartu" biztanleriaren zati batek, emakumeek, bere gain hartzea zaintza-lan gehiena: "Zaintza erdigunean jartzeko beharra feminismoaren aldarrikapen handietako bat dela, eta, era berean, zaintza horiek balioesteko eta modu orekatuan banatzeko beharra hainbat esparru programatikotan jasotako helburua da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak