Itzulia Women 2021, bertan behera

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 22a, 18:22

2021ean Donostia San Sebastian Emakumeen Klasikoak ordeztuko du Itzulia, eta uztailaren 31n jokatuko da. Gizonen eta emakumeen lasterketak egun berean izango dira, baina iazkoarekin alderatuta, ibilbidean aldaketak egongo direla aurreratu dute antolakuntzatik.

OCETAk jakinarazi du Itzulia Womenen lehen edizioa bertan behera geratu dela. Julian Eraso presidentearen arabera, lasterketaren asmoa Emakumeen Klasikoa oinordetzan hartzea zen, izan ere, Frantziako Tourra eta Emakumeen Tourra Klasikoaren data berean izatekoak ziren. "Izugarrizko lana egin da hitzordua egutegian mugitzeko eta egun kopurutan luzatzeko, Itzulia Women sortuz. Hala ere, aurten ez denez Emakumeen Tourra jokatuko, Emakumeen Klasikoari eutsiko diogu", azaldu du OCETAko presidenteak.

Baina Erasok azaldu du antolaketa lantaldea "baikorra" dela eta 2022an berriz helduko diotela Itzuliari; nolanahi ere, Emakumeen Tourra Klasikoari gailentzen zaion edo ez hartuko dute kontuan: "Badakigu ez dela erraza izango, baina Euskadik eta emakumeen txirrindularitzak horrelako lasterketa bat merezi dute eta lortu arte lanari ekingo diogu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak