Espainiako Kopan hasiko du euskal selekzioak denboraldia

Xabier Urtzelai 2021ko ots. 19a, 11:12

Euskal selekzioko kideak 2019an. Tartean, Alzola, Alonso eta Uribarri. Argazkia: EMF

COVID-19aren ondorioz iazko denboraldiaren zati gehiena bertan behera utzi ondoren, badirudi aurten euskal selekzioarendako moduko hitzorduak antolatuko dituztela, eta selekzioko kideek hainbat zirkuitutan esku hartu ahal izango dutela.

Hala, lehenengo hitzordua Andaluzian izango dute apirilaren erdialdean, hilaren 18an: Sevilla Peñon Extreme izena duen lasterketan emango dituzte korrikalariek 2021eko lehen pausoak elastiko urdinarekin. Maratoi erdiaren distantzia izango duen proban, korrikalariek 2.000 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute. Apirileko probaz gain, Espainiako Kopak beste lau lasterketa izango ditu: maiatzean Miranda de Ebron (Burgos, Gaztela eta Leon), uztailean Terorren (Kanariar Irlak) eta urrian Alhaurin El Granden (Malaga, Andaluzia) eta Leiren (Nafarroa).

Espainiako lineako txapelketa, berriz, maiatzaren 2an jokatuko dute, Albanchez de Magina herrian (Jaen, Andaluzia), Magina Skyrace izeneko lasterketan, eta bakarkako eta taldekako txapelketak izango dituzte jokoan. Lasterketa horretarako hautatzen dituzten korrikalariek 28,5 kilometroko luzerari eta 2.500 metroko desnibel positiboari egin beharko diete aurre. Hori bai, selekzioko ordezkariek oraindik ez dute horietan selekzioa ordezkatuko duten lagunen zerrendarik eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak