LEKek kirol berriak probatzeko dei egin die gazteei

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 17a, 11:39

Leintz Eskola Kirolak jakinarazi du infantil mailako taldeak "buru-belarri" dihardutela entrenatzen, eta eskubaloia, igeriketa, fitness-a edota eskupilota daudela aukeren artean.

Leintz Eskola Kirolak gogorarazi du infantil mailako kirolariek Eskola Kirola atzean utzi, eta gustuko duten kirolean aritzeko aukera dutela. Hori kontuan izanda, LEKek aukera zabala ematen die gazteei, bailarako elkarteekin dituen hitzarmenak direla-eta.

Jakinarazi dute, momentu honetan, eskubaloia (Arrasaten), gazte-fitness (Aretxabaletan), igeriketa (Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzan) eta eskupilota (Eskoriatzan) taldeetan daudela gaztetxoak: "Kirol eta erronka berriak probatu nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta ikastetxeko koordinatzailearekin harremanetan jarri".

Entrenamenduak, intzidentzia-tasaren araberakoak

Aurretik aipatutako taldeen entrenamenduak baimenduta daude, gaur-gaurkoz, izan ere, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatza ez daude "gune gorrian". Baina Aramaion aldiz, saioek etenda jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak