Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak eta udaltzainak txertatzeko datuak jasotzen hasi da EUDEL

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 17a, 08:50

Udalerrietan langileen plantillei buruzko datuak batzeko lanetan hasi da Euskadiko Udalen Elkartea, eta jasotako informazioarekin planifikatuko du Osasun Sailak txertaketa-prozedura.

EUDELek EAEko alkate guztiei gutuna bidali die Udaltzaingoko agenteen eta Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko pertsonalari buruzko datuak eskatzeko. Izan ere, txertoa jasotzeko hurrengo kolektiboaren baitan daude. Zehazki, 55 urtetik gorako profesionalei Pfizer txertoa jarriko zaie, eta hortik beherakoei Astra Zenecarena.

Fitxategiak langileen datuekin bete ostean, Udalek Osasun Sailera bidaliko dituzte, eta behin datuak jasota –otsailaren 22an– Osakidetzak txertaketa-prozedura planifikatuko du.

Txertaketarekin hasteko, Osasun Saila izango da langileekin harremanetan jarriko dena eta dosia hartzeko egun zehatza adieraziko diena.

Astra Zeneka 55etik beherakoentzat

Astra Zenecaren txertoa ez zaie jarriko 55 urtetik gorakoei, baina azpimarratu nahi zan dute ez dela "segurua ez delako". Adierazi dute oraindik ez dagoela ebidentzia zientifikorik egiaztatzen duenik 55 urtetik beherakoengan duen efikazia-maila bera duela 55 urtetik gorakoengan.

Gauzak horrela, Osasun Sailak lehentasuna eman dio Astra Zenecaren txertoak adierazitako kolektiboei jartzen hasteari (Udaltzaingoa eta ELZ), eta baita multzo bereko beste batzuei ere (Ertzaintza, suhiltzaileak...) baina betiere 55 urtetik beherako langileak badira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak