Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dute Garaian

Mireia Bikuña 2021ko ots. 12a, 09:29

Euskadiko hamabost ikastetxetako 350 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute ekimenean. Irune Agirre, Miren Egaña eta Arrate Alonso zientzialariekin solasaldia egin dute,  eta galderak egiteko aukera baliatu dute ikasleek.

Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak online saioa egin dute, ikasle gazteak zientziara hurbiltzeko asmoarekin. Zehatzago esanda, emakume zientzialariengana hurbiltzeko. 

Ikerlaneko ikerlari Irune Agirre; CAF Taldeko Risk Manager Miren Egaña; eta  MUko ikerlari Arrate Alonsok zientzialariek euren ikasketen eta lan ibilbidearen gainean egin dute berba. Era berean azaldu zuten nola bizi duten emakume izatearena, zientzia munduan. Hirurek esan dute "emakumeak zientzian behar duen tokia hartzeko ibilbidea luzea" dela eta oraindik "lan handia" egin  behar dela.

Argazki eta lelo lehiaketa

Online saioan parte hartu duten ikasleek, argazki bidez, etorkizuneko emakume zientzialariendako leloak proposatu dituzte. Boto gehien jaso dituen leloa Oñatiko Zuazola-Larraña ikastetxeko Batxilergoko bigarren mailako ikasle Madi Urzelairen lanak jaso du. Bere argazkiarekin, eta lehiaketan parte hartu duten besteekin,  egutegi bat egingo du dute, paperean eta formatu digitalean, ekimena babesteko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak