Mondragon Unibertsitateko ikasleak Adimen Artifizialean trebatzeko akordioa

Mireia Bikuña 2021ko ots. 10a, 14:55

Sherpa.ai-ko lantaldearen prestakuntza-ekintzak eta saio praktikoak bateratuko dituzte Business Data Analytics graduko ikasleek. Lankidetza-hitzarmenaz baliatuta, besteak beste, garai berrietara egokitutako praktikak egingo dituzte AA-IA (Adimen Artifiziala) teknologiarekin.

Prestakuntza-programa horren bidez, Business Data Analytics graduko 80 ikaslek izango dute aukera AA Plataforma bertatik bertara ezagutzeko. Hiru zerbitzu hartzen ditu bere baitan: datuen pribatutasunari aplikatutako AA, gomendioari eta aurreikuspenari buruzko AA eta elkarrizketari buruzko AA. Garapen horiek hainbat esparrutan eta enpresatan erabili daitezke. Besteak beste, osasunean, energian, ikerketan eta segurtasunean.

Ikasleek egingo dituzten saioetan teknologia probatu ahal izango dute eta APIak eta SDKak erabiltzen trebatu ahal izango dira, bai eta aplikazioak modu erraz eta intuitiboan sortzen ere. AA ikasleei hurbiltzeko modu bat da, sektoreko punta-puntako enpresa  baten eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak