Gipuzkoako Foru Aldundiak 500.000 euro bideratuko ditu herritarren partaidetza sustatzera

Mireia Bikuña 2021ko ots. 9a, 13:37

Arrasateko udaletxea.

Zati handiena, 350.000 euro, udalei bideratuko zaie; eta beste, 150.000 euroak herritarren elkarteei. “Etorkizuna denon artean eraiki behar diogula diogunean, partaidetza da herritarrei hitza emateko bidea" adierazi du Eider Mendoza bozeramaileak.

2021ean herritarren partaidetza sustatzeko diru partidak onartu ditu Diputatuen Kontseiluan.  "Ondo dakigu zein garrantzitsuak diren udalak, herritarrengandik gertuen dauden erakundeak direlako", esan du Mendozak. Udalek euren kudeatuko dituzte partaidetza sustatzeko jasoko duten diru zatia. Bestalde, elkarteei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egun batzuk barru kaleratuko du Aldundiak.

2020an, 42 proiektu eta 26 ekimen

Mendozak egindako agerraldian iazko "esperientziari" buruzko datuak eman ditu. Udalek sustatutako eta partaidetza arloan kokatzen diren 42 proiektu babestu ziren. Besteak beste, Arrasateko partaidetzazko aurrekontua eta Eibarko Ipurua merkatu plazako eraikinaren erabilera adosteko prozesua. Bestalde, elkarteen kasuan, beste 26 ekimen lagundu zituen iaz Aldundiak. Adibidez, gehitu elkartearen hausnarketa prozesua eta NagusiVoz Kalean prozesua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak