Goienagusi elkarteak bazkidetzeko izen-ematea zabaldu du

Eneko Azurmendi 2021ko ots. 8a, 15:20

2021-2022 ikasturtean Goienagusi Elkartearen bazkide izateko eskaerak egiteko epea otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. Eskaera-orria eta informazio gehiago, elkartearen blogean eskura daiteke.

Modu hauetan aurkez daiteke eskabidea:

  • Postaz. Helbidea: Goienagusi. Posta Kutxa 4, 20500 Arrasate
  • E-mailez. Helbidea: goienagusi@gmail.com
  • Arrasateko Kulturateko areto nagusira eramanez (hitzaldiaren bukaeran, 11:30ean)
  • Bergarako Seminarixora eramanez (hitzaldiaren bukaeran, 11:30ean)
  • Bazkide baten bitartez.

Elkartetik azpimarratu dute ez dutela epez kanpoko eskaerarik onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak