Arrasateko Olandixo tunelean mantentze-lanak egingo dituzte datozen egunetan eta errei bat itxiko dute

Mirari Altube Arrese 2021ko ots. 8a, 12:40

Olandixo tunela (Irudia: Google Maps)

Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentze-lanak egingo ditu sei egunetan Olandixoko tunelean, eguaztenean hasita. Hori dela eta, errei bat moztuko dute egun horietan eta ibilgailuen zirkulazioa kontrako erreitik bideratu.

Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean, GI-2620 errepidean, moztuko dituzte erreiak. Hona hemen egunak: otsailaren 10ean, 11n eta 12an Aretxabaletako norabidean; eta otsailaren 15ean, 16an eta 17an, Aramaioko norabidean. Mozketen ordutegia izango da honako hau: 08:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Aldundiak gomendatu du bide alternatiboak erabiltzea egun horietan Mugarrieta eta Markulete artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak