Kirolean prestakuntza eta enplegagarritasuna sustatzeko ikasketak eskainiko ditu Mondragon Unibertsitateak

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 8a, 11:28

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, SD Eibar futbol-klubak eta WATS Teamek akordioa sinatu dute kirol-arloko "prestakuntza, profesionalizazioa eta enplegagarritasuna sustatzeko". Horretarako, bi unibertsitate-programa aurkeztuko dituzte.

Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra eta Kirol Berrikuntzan Graduondoa izango dira Mondragon Unibertsitateak beste bi enpresekin eskainiko dituen ikasketak. Kirolaren "balioak sustatzea", sektorearen "profesionalizazioan eta prestakuntzan sakontzea" eta kirol-indarkeriaren aurka "kontzientzia piztea" dira, besteak beste, lankidetzaren helburuak.

Azaldu dutenez, Kirol Berrikuntzako Graduondoa 27 eta 50 urte bitarteko profesionalei dago bideratuta: "Kirol-sektorean kokatuta dauden enpresetan berrikuntzak egin nahi dituztenei edo kirol-arloko enpresa-proiektu bat abian jarri eta garatzeko prest daudenei dago zuzenduta, batez ere". Horretarako, dagoeneko bi edizio egin dituen Executive programa erabiliko dute.

Bestalde, Kirol Enpresako Berrikuntza eta Kudeaketarako Masterra kirola gogoko duten 22 eta 27 urte bitarteko gazteei dago bideratuta; "kirol-sektorean lan egiteko gaitu eta kirol-arloko beren enpresa-proiektua modu praktikoan osatu nahi dutenei", alegia. Lehenengo edizioa egiten ari dira, eta bigarrenean izena emateko aukera irekita dago.

Irakasle ezagunak

Aurreratu dutenez, programetako irakasleen artean, aurpegi ezagunak ikusiko dituzte ikasleek. Adibidez, Vicente del Bosque, Julen Guerrero, Xabi Prieto, Patricia Ramirez edota Jero Garcia.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak