Gehiago merezi izan dute

Eneko Azurmendi 2021ko ots. 7a, 11:06

Kantxan geroz eta maila hobea ematen ari da Arizmendi, eta atzokoan ere, hasiera txarra izan arren, partidu bukaerarako oso itxura ona eman zuten, nahiz eta ez zieten Sestaori irabazteko balio izan (0-3). "Gaizki hasi gara, baina gero asko hobetu dugu. Hori da bidea", azaldu du Aner Berjano Arizmendiko jokalariak.

Hiru setak galdu zituzten atzo etxekoek (7-25; 16-25 eta 19-25). Hala ere, emaitzek erakusten duten moduan, behetik gorako bidea egin zuen etxeko taldeak. "Kontuan hartu behar da gu baino talde hobea dela. Bukaeran asko hobeto dugu eta horrekin geratu behar gara", dio Berjanok.

Taldea aurten sortua denez, aitortu du asko dutela hobetzeko oraindik, baina ari direla horretan lanean. "Hasieran, harrerak egiterakoan, baloi asko kanpora joaten zitzaizkigun eta batez ere horretan ari gara hobetzen saiatzen". Eta entrenamenduetako lan hori fruituak ematen ari da, izan ere, bi garaipen eskuratu dituzte orain arte. "Denboraldi hasieran, pentsatzen genuen ez genuela partidurik irabaziko. Lehenengo garaipenak asko motibatu gintuen, eta gero beste bat ere lortu genuen irabaztea. Oraindik baditugu partidu batzuk aurretik eta ea nola joaten den guztia. Espero dugu beste pare bat partidu, behintzat, irabaztea. Daukagun guztia emango dugu, hori seguru".

Momentu hauetan, bederatzi taldeko ligan zazpigarren postuan dago Arizmendi, 10 punturekin, eta datorren partiduan izan dezakete hirugarren garaipena lortzeko aukera, haiek baino puntu bat gehiago daukan Jatorkide Juvenil taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak