Otsailaren 20an berrekin gura diote Ohorezko Erregional mailako ligari

Xabier Urtzelai 2021ko ots. 5a, 18:00

Mondrako eta UDAko jokalariak, duela bi denboralditako derbian.

Ohorezko erregional mailan 2020/2021 denboraldian norgehiagoka bakarra jokatu dute, eta urriaren 18ko asteburutik bertan behera egon da txapelketa. Hala, Gipuzkoako Futbol Federazioaren asmoa da otsailaren 20an berrekitea ligari. 

Federaziotik hartu-emanetan daude Gipuzkoako klubekin, proposamena bideragarri egiteko. Hala, Ohorezko erregionalean bi multzo egongo lirateke, eta Debagoieneko taldekoekin batera, alegia, Mondrarekin, UDArekin, Bergararekin eta Aloña Mendirekin batera multzo berean egongo dira Urola, Eibar, Amaikak Bat, Elgoibar eta Mutriku. Bada, multzo bakoitzeko lau onenek play-off moduko bat jokatuko dute, baina inork ez du kategoriarik galduko. Hau guztia astelehenean baieztatuko du Arrasate Irratian Gipuzkoako futbol federazioko presidente Manu Diazek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak