Emakumeei gaztetatik arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzea du helburu topaketa horrek, testigantzek eta hausnarketek lagun eginda: "Gaur egungo une historiko honetan, zientzia eta ikerketa funtsezkoak bilakatu dira COVID-19aren pandemiari irtenbidea emateko, eta, horregatik, premiazkoagoa da pertsona guztiak, bidean talenturik galdu gabe, neskei eta emakumeei gazteetatik arlo zientifikoa modu naturalean hurbiltzea".
Hiru atalez osatutako egitaraua antolatu dute. Lehenengo, arlo zientifikoan diharduten Gipuzkoako bi emakume elkarrizketatuko dituzte streaming bidez, eta haiei galderak egiteko aukera ere izango dute elkartutakoek.
Ondoren, argazki-lelo lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera emango dituzte. Instagramen zintzilikatu dituzte lanak eta argazki guztiak ikusgai daude honako helbidean: https://www.instagram.com/neskaemakumezientzialaria/ Irabazlea izango da atsegite gehien dituena.
Eta bukatzeko, mahai-ingurua izango da, emakumeek zientzian duten egoera errealaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.
Argibide gehiago gura izanez gero edo argazki-lelo lehiaketan parte hartu hona hemen bidea: nez.mgep@mondragon.edu