Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak lehiaketa bertan behera utzi du, behin behinean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko ots. 2a, 20:49

Osasun egoerak okertzen jarraitzen du, –25 udalerri egoera gorrian daude– eta partidak jokatzeko dituzten zailtasunak ikusita oraingoz bertan behera geratu dira hainbat txapelketa.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak egoeraren azterketa egin ondoren erabaki du, berriz ere, lehiaketa bertan behera uztea. Hala azaldu dute: "Urtarrilaren 31ko jardunaldian jokatu den partiden portzentajea %28koa izan da. Era berean, zenbait klubek komentatu digute ez zaiela egokia iruditzen osasun egoera honetan jokatzen jarraitzea, ez dutela COVID-19ak eragindako aurkariaren ez agertze bati esker partidarik irabazi nahi edota zein zaila den etxeko partidak antolatzea. Horrez gainera, Gipuzkoako Txapelketaren amaiera data atzeratzeko abagunea izan dezakegula uste dugu, oso litekeena delako Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren lehiaketa egutegia berregituratzea".

Behin behinean bertan behera geratu diren txapelketak

 

Trinketeko Eskuko Gipuzkoako Txapelketa eta Trinketeko Paleta Argentinarreko Gipuzkoako Txapelketa behin behinean geratu dira eta Ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa, 4 ½koa barne, partzialki.

Urtarrilaren 31ko asteburuan jokatzea aurreikusten ziren partidak eta COVID-19a dela-eta bertan behera gelditu zirenak jokatu ahal izateko neurriak hartuko dituztela ere gaineratu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak