264 positibo berri Gipuzkoan, eta ZIUetako ospitaleratzeak goraka

Maialen Santos 2021ko urt. 31a, 13:12

Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak aditzera eman dutenez, atzo egindako probek 1.040 koronabirus kasu positibo hauteman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 264 baieztatu dituzte Gipuzkoan. Ospitaleetako ZIUen okupazioak nabarmen egin du gora asteburuan.

Atzo, 12.051 froga diagnostiko egin zituzten EAEn eta haietatik, 855 positiboak izan ziren (% 7,1). Lurraldeen arabera, hauek dira erregistratutako kutsatu berrien kopuruak: 456 Bizkaian, 264 Gipuzkoan, 119 Araban eta beste erkidego edo toki batzuetako 16 kasu.

Nafarroan, bestetik, 2.829 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta 185k eman dute positibo; %6,5, alegia. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta 157 pertsona ZIUn daude –atzo baino sei gehiago–. Hori horrela, apiriletik erregistratu den pertsona kopuru altuena zenbatu dute ZIUetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak