Abisu horia iragarri dute haizeagatik, zapatu gauetik domeka goizera arte

Maialen Santos 2021ko urt. 30a, 13:36

Euskalmetek iragarri duenez, abisu horia zapatuko 21:00etatik domekako 9:00etara egongo da aktibo, haize-boladek 100km/h-ko abiadura gaindi dezaketelako haizeguneetan, eta baita haizeguneak ez diren tokietan ere. 

Zapatuan, mendebal-osagaiko haize-boladek 100km/h-ko abiadura gaindi dezaketela eman du aditzera agentziak, bereziki kostaldean. Haizeguneak ez diren tokietan, aldiz, haize-boladak 60-80 km/h-ko abiadura har dezakete. 

Domekan, bestetik, mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak joko du, eta Gipuzkoako haizeguneetan 110km/h-ko haize-boladak erregistra daitezke. Haizeguneak ez direnetan, 80km/h-ko abiadura erregistratzea posible da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak