301 positibo baieztatu dituzte Gipuzkoan

Maialen Santos 2021ko urt. 30a, 12:49

Azken orduetan egindako 14.057 probek 1.286 koronabirus kasu positibo hauteman dituzte Hego Euskal Herrian; horietatik 301, Gipuzkoan. 

Eusko Jaurlaritzak aditzera eman duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan atzo egin zituzten 14.057 froga diagnostikoek 1.090 positibo hauteman dituzte (%7,3). Lurraldeka, 608 kasu hauteman dituzte Bizkaian, 301 Gipuzkoan eta 161 Araban.

Nafarroan, bestetik, 3.498 proba egin zituzten, eta 196 kasu berri erregistratu.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19 gaitzaren ondorioz 88 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn, eta 151 pertsona ZIUn daude. Apiriletik erregistratu den kopururik altuena da azken hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak