Gipuzkoako futbola ez da itzuliko "osasun egoera nabarmen hobetu arte"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko urt. 29a, 20:43
Mondrako aurrelari Asier Sanchez 'Santxo', artxiko argazki baten.

Gipuzkoako Futbol Federazioak prentsa ohar bidez iragarri duenez, futboleko eta areto futboleko lurralde lehiaketak ez dira berriro hasiko: "Lehiaketa bat berdintasun-baldintzetan egiteko benetako aukera dagoenean, proposamen zehatz bat egingo zaie klubei".

Erabaki horretara heltzeko adibide bat jarri dute: "Federazioari atxikitako 80 futbol klubetatik 49k –eta 35etik 19k areto futbolaren kasuan– ezin dute inolako entrenamendurik egin, profesionaltzat edo erdi-profesionaltzat katalogatutako lehiaketetan izan ezik. Zoritxarrez, pandemiari buruzko datuek okerrera egin dute nabarmen azken asteetan, eta horrek erantzukizun-ariketa bat egitera behartzen gaitu".

Ñabardura bat egin dute gizonezko Ohorezko mailari dagokionez: "Estatu-mailara igotzeko plaza bat ematen duen lehiaketari dagokionez, Jaurlaritzak gaur bertan erdi-profesionaltzat jo ondoren, premiazko bilera bat egingo da kategoria horretako klubekin, lehiaketa honen antolaketa adosteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak