Zazpi enpresa berrirekin itxi du 2020a Garaia Parke Teknologikoak

Uxue Igarza Loiola 2021ko urt. 25a, 17:39

Garaia Parke Teknologikoarentzat "urte zaila" izan den arren, larrialdi-egoerari eta konfinamenduari "aurre egitea" lortu diotela azaldu dute, eta proiektu, ekitaldi eta zerbitzu berriak sortu dituztela.

Batzar Orokorraren ekitaldia aurrez aurre eta era telematikoan jarraitzeko aukera izan dute bazkideek. Balantzeari erreparatuta, 2020an, zazpi enpresa-jarduera berri sartu dira PTGaraian (DosSetenta, Erabat, Generali, Mikros, SILO, BerEKIN eta B-Lokal) eta horiei beste bi enpresa berri batu zaizkie 2021ean (A+G, Prakagorri). Bestetik, Idurre Albizu Garaiako Negozio Garapeneko arduradunaren arabera, 239 ekitaldi egin dituzte (aurrez aurrekoak, telematikoak eta hibridoak) eta 7.800 lagunek parte hartu dute horietan.

"PTGaraiak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzen jarraitzen du, sareen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, Debagoienarentzat garapen ekonomiko eta sozial iraunkorra eta kalitatezkoa lortzeko helburuarekin", azaldu du Albizuk. Hala, aurten ere, ekitaldietarako espazio guztiak formatu hibridora egokitu eta areto eta lan-espazio berriak prestatuko dituztela aurreratu du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak