Derbi borrokatuan UDA izan da garaile (7-6)

Imanol Beloki 2021eko urtarrilaren 24a

Gol zaparrada izan zen atzo, Ibarra kiroldegian, UDA eta Mondrate areto futbol taldeen arteko derbian. Azkenean, aretxabaletarrak gailendu ziren 7-6, baina, partidu gogorra eta sufritua izan zen bi taldeentzat. Zaleen babes barik jokatutako partidua izan arren, jokalari guztiek dena eman zuten kantxan.

UDA eta Mondraten arteko joko parekatua izan zen lehenengo zatian, hala ere, atsedenalditik bueltan, aurrea hartu zuen Mondratek, eta, amaierara arte, borrokatua izan zen lehia, eta kostata garaitu zuen Aretxabaletak. Azkenean, 7-6 irabazi zuen etxeko taldeak. "Sailkapenean lehenengoa dagoena, bigarrenaren kontra izan da. Partidu borrokatua izango genuela bagenekin, Mondrateren aurka jokatu genuen azkena galdu egin genuen, egurra jasoz, eta, ordutik partidu honetan pentsatzen eta prestatzen aritu izan gara. Kostata, baina irabazi dugu", adierazi du UDAko kapitain Oier Urrutiak.

Mondrate lider, UDA bigarren

Arrasatearrak liderrak dira sailkapenean, eta, aretxabaletarrak, berriz, bigarrenak; atzoko partiduaren ostean, baina, sailkapenean aldeketarik egon ez arren, puntuak berdindu dituzte UDAkoek garaipen honekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak