EAJk salatu ditu Arrasateko eta Oñatiko batzokietan egindako pintaketak

Miren Arregi Amasorrain 2021ko urt. 23a, 20:14

GBBk salatu du ezezagunek pintaketak egin dituztela Arrasateko eta Oñatiko batzokietan.  

Kaleratutako oharrean ekintza horiek arbuiatu ditu EAJk. "Gure herrian erabat lekuz kanpo dago jokabide hori; izan ere gure herriak bakean bizi nahi du eta gaitzetsi egiten du horrela jokatzea", azaldu dute.  Gaineratu dute, "bakarren batzuk setan itsututa jarraitu arren", Eusko Alderdi Jeltzalea ziur dagoela "aldi berri batean gaudela; nolanahi ere, oraindaino bezala, aldi honetan ere beharrezkoak izango ditugu euskal gizartearen gehiengoak dauzkan irmotasun eta pazientzia demokratikoak, bizikidetza nahasten duten jokaerak eta gertaerak behingoz desagerrarazteko". 

Arrasateko alderdi jeltzaleak ere herriko batzokian agertu diren pintaketak salatu eta "egile intoleranteei dagozkiela" uste du, "gizarte demokratiko bati ez dagokion erradikalismo toxiko baten eramaileei, non errespetuak eta elkarrizketak gizartearen bizikidetzaren zutabe izan behar duten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak