Elkarretaratzeak egingo dituzte Aintzane Pujanaren hilketa gaitzesteko

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko urt. 22a, 14:52

Indarkeria matxista salatzeko azaroan Aretxabaletan egindako kale agerraldia

Oñatin, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan, esaterako, elkarretaratzeak deitu dituzte Aski da! Erailketa matxistarik ez! lelopean. Oñatin gaur arratsaldean egingo dute eta gainerako herrietan, bihar.

Bailarako herri ezberdinetan egingo dituzte elkarretaratzeak urtarrilaren 4an Aizarnazabalen (Gipuzkoa) hilda agertu zen Aintzane Pujanaren hilketa gaitzesteko.

  • Oñatin, egubakoitzean, 18:30ean, plazan.
  • Arrasaten, zapatuan, 13:00etan, Herriko Plazan.
  • Aretxabaletan, zapatuan, 18:00etan, Herriko Plazan.
  • Bergaran, zapatuan, 18:30ean, San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak