Atzeratu egin dituzte Kadeteen eta Gazteen Euskal Ligen hasierak

Txomin Madina Milikua 2021ko urt. 21a, 21:23

Euskadiko Futbol Federazioko eta hiru lurraldeetako federaziotako presidenteek gaur egin duten bileraren ostean hartu dute erabakia. Ondorioz, azezratuta geratu dira Kadeteen Euskal Ligan Bergarak zapatuan eta Gazteen Euskal Ligan UDAk domekan jokatu behar zituzten norgehiagokak.

Euskadiko Futbol Federazioko eta hiru lurraldeetako federaziotako presidenteek bilera egin dute gaur pandemiaren kopuruen bilakaera aztertu eta eta 2020-2021 denboraldiarekin lotutako jarduerak aztertzeko. Gipuzkoako Federaziotik igorritako oharrean azaldu dutenez, lehiaketei buruzko erabakiak hartu aurretik federazioek "beharrezkoa" ikusten dute bihar, egubakoitza, Eusko Jaurlaritzak ezarri ditzakeen neurri berriak ezagutzea.

Prebentzio neurri moduan baina, federazioak adostu dute  lehiaketa profesionaletakoak edo erdi profesionaletakoak ez diren hurrengo bi asteetako partidak atzeratzea. Kadeteen eta Gazteen Euskal Ligak asteburu honetan ziren hastekoak, baina federazioek hartutako erabakiaren arabera, eta beti ere egoerak ahalbidetzen badu, ez dira otsailaren 13ra arte hasiko.

Gauzak horrela, Kadeteen Euskal Ligan Bergarak zapatuan Tolosaren aurka eta Gazteen Euskal Ligan domekan UDAk Astrabuduakoren kontra jokatzekoak ziren partidak atzeratuta geratu dira.

Bilera astelehenean

Behin LABIren erabakiak jakinda, lau federazioetako presidenteak astelehenean elkartuko dira Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariarekin lehiaketei berrekiteko aukera aztertzeko. Gipuzkoako Federaziotik azaldu dutenez, "ahalik eta lasterren" proposatuko ditu denboraldi honetarako bideragarritzat formulak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak