17:10etan hasiko da saioa eta 18:30ean bukatuko da. Antolatzaileen esanetan, nerabeen inguruan kezka sortzen duten gaiak izango dira hizpide: "Nerabezaroa zer den, sexualitatea, drogak, pantailak eta sare sozialak, helduak eta eskolaren rola…".
Lehenengo saioan 250 pertsonatik gora egon ziren aditua online entzuten, eta bigarren saioa ere streaming bidez jarraitu ahalko da, Arizmendiren kanalean.