Asier Liren proiektuak sexuaren eta generoaren identitateari buruzko gogoeta egiten du: "Hainbat egile feministaren pentsamendua ikertu eta destilatu dut hainbat musika-piezatan. Simone de Beauvoir, Judith Butler, Silvia Federici, Martha C. Nussbaum, Angela Davis, Monique Wittig..."
Martxoaren 13an izango da kontzertua –eta beraz, diskaren grabaketa–, eta Marije Ugalde Bergarako musika eskolako zuzendariak ere parte hartuko du.