Bi domina batu ditu Euskal Selekzioak Espainiako Txapelketan

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 17a, 16:12

Goizean jokatutako igoera bertikalarekin amaitu dira Mendiko Eskiko Espainiako Txapelketak, Boi Taullen. Ez da egunik onena izan Euskal Selekzioko taldearentzat. Proba bertikalean Axier Alonso 24.a izan da, eta junior mailan 7. postuan sailkatu da Aitor Ugarte. Hala, errelebotako domina eta Nahia Quincocesek lortutako brontzezkoa izan dira selekzioak batu duen uzta.

Lainoa izan da eguneko protagonista nagusia txapelketen azken egunean. Lehen elur malutekin batera, lau egunetako jardunaldien azken proba izan dute eskiatzaileek. Aurretik, 700 metroko desnibel positiboa sahiestu behar izan dute igoeran. Emakumeetan, Marta Garcia (30.57) kataluniarrak irabazi du lasterketa. Euskal Selekzioko nesken artean, Igone Campos (33.05) izan da onena helmugan. Laugarren postuan amaitu du igoera zumarragarrak, eta Nahia Quincoces (33.53) izan du atzetik.

Debagoieneko eskiatzaileei dagokienez, Axier Alonso oñatiarra eta Aitor Ugarte aramaioarra espreski joan dira proba bertikalean esku hartzera. Hala, senior mailako gizonezkoetan, lehia estua izan da Oriol Cardona (25.22) eta Antonio Alcalde (25.52) irabazlearen artean. Euskaldunen artean, Iñigo Mtz. De Albornoz (28.16) izan da onena hamahirugarren postuan. Axier Alonso (29.49) hogeita laugarren eta Gartzen Elejabarrieta (31.37) hogeita hamabosgarren izan da amaieran. 23 urtez azpikoetan, Rafa Urbizuk (32.14) hamalaugarren amaitu du proba. Gaurkoan, estreinakoz aritu den Aitor Ugarte (31.53) zazpigarren izan da juniorretan, eta Aimar Murua (32.53) jubenilak hamargarren izatea lortu du bere mailan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak