Iban Perez izango da Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 17a, 11:44

Oñatiarra 'Harmailatik' saioan izan zen azaroan, Gipuzkoako federazioan beste lau urtez egongo dela jakin berritan.

Gipuzkoako Triatloi Federazioa beste lau urtez kudeatzeko ardura hartu berritan heldu dio Iban Perez oñatiarrak hurrengo erronkari, Euskadikoa ere kudeatzea. Azken hamabi urtetan presidente izan den Agustin Mendezi hartuko dio erreleboa. 

Joan den egubakoitzean amaitu zen Euskadiko Triatloi Federaziora hautagaitzak aurkezteko epea. Eta, Iban Perezen hautagaitza izan da aurkezten bakarra: "Uste dugu Gipuzkoako federaziorako baliagarriak izan daitezkeen gauza asko Euskadikoan ere aplika genitzakeela. Baina egon dadila jendea lasai, Euskadikoa kudeatzeko ardura izanda ere ez dugulako Gipuzkoakoa bigarren mailan utziko. Sinergiak batzen ahaleginduko gara, lan asko bateragarriak izan daitezke eta Gipuzkoakoan egin genuen moduan, komunikazioan hobetzea izango da zereginetako bat, bai triatletekin eta baita lasterketetako antolatzaile eta klubekin ere".

Hilabete gutxi barru hasiko dute, berez, aurtengo duatloi denboraldia –otsailaren 27an izango da lehenengo lasterketa, Mungian, eta guztira egutegian 22 lasterketa daude aurreikusita–, eta egubakoitzeko Goiena paperean aurreratuko du Iban Perezek zeintzuk diren 2021erako erronkak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak