San Anton eguna urtarrilaren 17a, eta bailarako txakolina ia prest dute

Maialen Santos 2021ko urt. 17a, 10:12

Gaur da San Anton eguna, Getariako Txakolina jatorri izenaren txakolin uzta berria aurkezteko eguna. Aurten, baina, ohiko ekitaldi berezirik ez dute egingo, osasun krisiaren eraginez. Lau ekoizle debagoiendarrek egin dute aurten-sor marka horretako txakolina, eta laster izango dute prest. 

Oñatiko hiru baserritan eta Arrasateko batean egin dute Getariako Txakolina. Oñatin, Upaingoan prestatzen ari dira aurtengoa. Murgialdai baserrikoek izen bereko txakolina merkaturatuko dute eta Zañartu auzoko Belaskuan, etxearen izen berekoa. Azken bi baserrietako txakolingileek adierazi dute aurtengo uzta oro har "txarra" izan dela, maiatz inguruan izandako txingorrak "kaltetu" egin zuelako.

Arrasaten, Egihaundi baserrian Kataide txakolina ari dira prestatzen. Eta Bedoñako Artazubiaga baserrian Otxia txakolina egin ohi dute, baina bertatik azaldu dute aurten ez dutela txakolinik izango. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak