Badatoz bueltan Ford Mugarri Arrasate eta Fagor Industrial Aloña Mendi

Xabier Urtzelai 2021ko urt. 15a, 13:00

Hiru hilabetez geldirik egon eta gero, bueltan dator Euskadiko Eskubaloi Txapelketa. Urriaren 18an jokatu zuten denboraldiko norgehiagoka ofizial bakarra, eta ondoren, bertan behera utzi zuten liga.

Orduan, ez oñatiarrek eta ez arrasatearrek ez zuten liga nahi moduan hasi, biek ala biek galdu egin zuten eta. Hala, asteburuan bueltatuko dira jokalariak kantxara, eta biek jokatuko dute etxean, gainera. Ford Mugarri Arrasatek Iturripen izango du hitzordua (zapatua, 16:00), Deustuko Unibertsitatearen kontra, eta Fagor Industrial Aloña Mendik Gasteizko Corazonistasen bisita izango du domekan (12:00).

Emakumezkoek ere bai

Emakumezkoen kategorian ere asteburuan itzuliko da eskubaloia –Euskadiko Federazioaren menpe dauden ligetan–, eta, hain zuzen ere, Oñatiko Construcciones Ugarte Aloña Mendi taldearendako ligako lehen partidua izango da. Egia Petritegiren kontra jokatuko dute, etxean, zapatu goizean (11:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak